APARKALEKUAK ETA EMAKIDAK

Emakidak eta aparkaleku publikoak

Garraioa deskarbonizatzeko konpromisoa

Administrazioek dagokien zeregina betetzen dute garraioa deskarbonizatzeko prozesuan, hainbat esparrutatik; zehazki, aparkaleku publikoak elektrifikatzen eta ibilgailu elektrikoak erabiltzen dituzten udal-zerbitzuentzako lizitazioak argitaratzen ari dira, honetarako:

  • Birkarga-sare berriak sustatzea lagungarria da hiri garbi, jasangarri eta adimendunak sortzeko, eta osasun publikoa hobetzeko.
  • Birkarga-zerbitzu publikoa eskaintzeak herritarren eta enpresen mugikortasun-aldaketa ahalbidetzen du, energia-trantsizio ordenatu eta eraginkor baten zati gisa.
  • Flota publikoetan, hiri-garraioan eta udal-zerbitzuetan teknologia elektrikoa integratzea da herritarrak sentsibilizatzeko eredurik onena.

IBIL, nazio-mailako sare publiko handiena operatzen eta kudeatzen duen partnerra

Sare publikoak

IBILek birkarga-sare eraginkorrak modu ordenatuan diseinatu eta ezartzeko aholkularitza ematen du, bere ezagutza eta esperientzia oinarri hartuta. IBILcloud plataforma, zeinak IBILen birkarga-puntu guztiak kontrolatzen baititu, sistema elektrikoaren operadorearekin konektatuta dago, egonkortasuna eta mugikortasun-aldaketa jasangarria bermatzeko.

Gaur egun, lurralde osoan daude IBILek operatutako sareak, eta turismoko edo negozioetako joan-etorrietarako korridore nagusien parte dira. Gainera, plataformak berak aukera ematen du Europako sareekiko elkarreragingarritasunean egoteko.

Ekipamendu adimendunak eta birkarga-azpiegiturak kontrol-zentroarekin konektatzeko aukera horri esker, zerbitzu integrala ezin hobeto kudeatzen da.

Birkarga-zerbitzu integrala

IBILek “giltza eskura” erako proiektuak gauzatzen ditu, ibilgailu elektrikoen erabiltzaileen kokapenera, erabilera motara eta behar zehatzetara ondoen egokitzen den birkarga-teknologia abian jartzeko.

Garatutako sistemak aukera ematen du birkarga-puntuetako energia-kontsumoaren datuetan oinarritutako estatistikak eta txostenak eskuratzeko, eta, noski, azken erabiltzaileari berehala fakturatzeko.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.

Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo erabiltzaile-txartelaren bidez sar daiteke sarera, eta birkarga-zerbitzua erraz-erraz fakturatzen da app-etik, txartel bidez ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita, edo hileko fakturazioaren bidez. Kontsumo-datuak eta fakturak une oro daude ikusgarri erabiltzailearen eremu pribatuan.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

24×7 zerbitzua, ezinbestekoa Smatsa enpresak kudeaketa fidagarria eta erregularra eskaintzeko

Duela 40 urte baino gehiagotik, Serveis Medi Ambient SA (Smatsa) enpresak kudeatzen du Sabadell hiriko hondakinen bilketa eta kaleen garbiketa.

Gaur egun, enpresak birkarga-terminalak ditu hainbat lan-zentrotan, eta IBILen bezeroen plataformatik, egiten dituzten kontsumoei buruzko datu interesgarriak berrikusten dituzte.

Smatsa-ren zerbitzua 24 ordukoa denez (urteko 365 egunetan), lasaitasun handia ematen die IBILek bezeroentzako 24×7 arreta ematen duela jakiteak.

Erreferentziak