ENPRESA-FLOTAK

Garraioaren deskarbonizazioa egia bihurtu da

Enpresa handiak ari dira negozioa mugikortasun berrira egokitzen

Mugikortasun elektrikoa geldiezina da; ibilgailuen eskaintza gero eta handiagoa da, eta automobilgintzako garapen berriek lotura dute teknologia honekin. Bestetik, errekuntza bidezko ibilgailuek hirietara sartzeko dituzten mugak eta araudi berriak direla eta, gero eta jende gehiagok egiten du bat mugikortasun jasangarriarekin, horren abantailez gozatzen hasteko:

  • Denbora eta dirua aurreztea kontsumo txikiagoa duten eta mantentze-lan gutxiago behar duten ibilgailuekin.
  • Posizionamendua irabaztea, enpresa berritzaile, jasangarri eta digitalizatu gisa.
  • Enpresek laneko giro hobea (zaratarik eta kutsadurarik gabea) sortzeko duten erantzukizuna betetzea, eta mugitzeko modu hori erabiltzen duten langileei bizitza erraztea.

Flota elektrikoa birkargatzeko erantzun teknologikoa

Enpresara egokitutako soluzioa

IBILek edozein beharren neurrira eginiko soluzioak eskaintzen ditu, hasi enpresaren flota elektrifikatzetik eta langile edo bisitentzako birkarga-zerbitzuetaraino. Martxan dituen 1.800 ekipamenduetatik gora abian jartzeko, bezeroen eskakizunei erantzuna eman dieten proiektuak egin dira.

Edozein birkarga-teknologiatarako azpiegitura garatzen du, beharrezko ezagutza aplikatuz, instalazioak potentzia kudeatzeko ekipamendu adimendunekin optimizatzeko.

IBILek zerbitzu-bermerik onena eskaintzen du, hala korporazio handientzat nola enpresa txikientzat.

Flotaren eta kontsumoen kontrola

Azpiegitura online kudeatzen da, birkarga-ekipamendu guztiak IBILcloud plataformarekin konektatuta baitaude.

Denbora errealeko komunikazio horri esker, birkarga-datu guztiak eskura daitezke, eta hori tresna oso erabilgarria da flota eta kontsumoak kontrolatzeko.

Bezeroak eremu pribatu bat du; bertan, flotaren kudeatzaileak eta erabiltzaileek ibilgailuen kargari buruzko datuak eskura ditzakete, informazioa proiektuen edo gidarien arabera multzokatu eta esporta daitezkeen estatistikak eta txostenak sortu.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo txartelaren bidez sartzen da birkarga-sarean eta ibilgailua ekipamendu azkar, fidagarri eta ergonomikoekin konektatzen, zeinak enpresa baten egunerokotasunerako pentsatuta baitaude.

Gainera, IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

ASISA, Madrilgo erdigunera mugarik gabe sartzen den talde medikoa

Enpresa askok kontuan hartu behar dute Madril bezalako hiri handien erdigunera sartzeko mugak dituztela.

ASISAko medikuek etxez etxeko bisitak egiten dizkiete pazienteei; hortaz, zerbitzuaren azkartasuna lehentasunezkoa da beraientzat. Mugikortasun elektrikorako aldaketari esker (11 terminal jarri dituzte 5 egoitzatan), denbora eta urtean gutxi gorabehera 16.000 € aurreztu dituzte, ibilgailuak aparkatzeagatiko eta erabiltzeagatiko isunak saihestu baitituzte.

Erreferentziak