WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, betetze aldera, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk jakinarazten du WWW.IBIL.ES webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SA sozietateak datu hauek ezagutaraziko ditu:

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SA da webgune honen titularra. Baltzuaren IFK A95625042 da eta egoitza soziala hemen du: BEC 14 ATEA, AZKUE KALEA, 1, 48902 BARAKALDO (BIZKAIA). Eta horren erregistro-datuak hauek dira: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 5.171 liburukia, 28. folioa, BI-.57.466. orria, 1. inskripzioa. Eta enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa, hau: ibil@ibil.es.

 

ERABILTZAILEA ETA HORREN ERANTZUKIZUNEN GAINEKO ARAUBIDEA

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAren web-orritik nabigatu, horretara sartu eta hori erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dio hori egiten duenari; beraz, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAren webgunetik nabigatzeak berekin dakar baldintza hauek guztiak onartzea, kasuaren arabera bete beharreko arautegia aplikatzeari utzi gabe.

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAren webguneak era askotako informazioa, zerbitzuak eta datuak ematen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna, hain zuzen ere:

  • Webguneak eskainitako eduki edo zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk egindako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioak egiazkoak eta legezkoak izatea.
  • IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan, legean, moralean, ohitura onetan edo ordena publikoan xedatutakoaren aurka erabiltzea, edo, beste edozein modutan, hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendu bera kaltetzea ekar dezaketenak egitea.

 

ESTEKEN GAINEKO POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak bere webgunean ezarritako esteken bidez sar daitekeen webguneen edukiaren ardura, eta adierazten du ez duela inolaz ere sareko beste webguneen edukiaren gaineko inolako kontrolik egingo edo hura aztertuko. Era berean, ez ditu bermatuko esteken bidez bere jabetzakoak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela bere webguneko erabiltzaileei kalterik ez eragiteko, bere webguneko nabigaziotik ondoriozta badaiteke. Ondorioz, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SA ez da, inolaz ere, erabiltzaileak Interneteko nabigazioan jasan ditzakeen kalteen erantzule izango.

 

ALDAKETAK

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk beretzat gordetzen du bere webguneko edukian egoki deritzen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai webgunea erabiltzeko baldintzei dagokienez, bai kontratazio-baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek beren webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onargarria den edozein modutara, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuek baliozkotasunez aldatzen ez dituzten arte.

 

DATUEN BABESA

3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 5ekoak, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoak eta 2016/679 (EB) Erregelamenduak, Europako Parlamentuarena eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluarenak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoak xedatutakoaren arabera, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk bere webguneko erabiltzaileei jakinarazten die enpresak bere webgunean dauden inprimakien bidez bildutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAren erantzukizunpean, bi alderdien artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta bete ahal izateko. Era berean, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk jakinarazten du datuak eskuratzeko, ezerezteko, zuzentzeko, mugatzeko eta eramateko eta horiei aurka egiteko eskubideak egikaritzeko aukera duela erabiltzaileak, eta horretarako, helbide honetara idazki bat bidali beharko duela: BEC DORREA, 14 ATEA, AZKUE KALEA, 1, 48902 (BARAKALDO, BIZKAIA). Erabiltzaileak IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAri kontrakorik jakinarazten ez dion bitartean, sozietateak ulertuko du haren datuak ez direla aldatu, erabiltzaileak konpromisoa hartzen duela edozein aldaketa IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO Sari jakinaraziko diola, eta IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk baimena duela horiek erabiltzeko, alderdien arteko harremana fidelizatu ahal izateko.

 

JABETZA INTELEKTUALA

Webguneko testu, irudi eta aurkezpen- eta muntaketa-modu guztietatik eratorritako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, berez edo datuen lagapen-hartzaile gisa, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SArenak dira. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta aplikagarriak izango zaizkie bai arlo horretako Espainiako eta Europako Erkidegoko araudia nahiz gaiari buruzko nazioarteko itunak, Espainiak sinatutakoak.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legea betetze aldera, berariaz debekatzen da bere webgunearen eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAren berariazko baimenik gabe.

 

LEGEZKO AKZIOAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Halaber, IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SA k beretzat erreserbatzen du egokitzat jotzen dituen akzio zibil edo penalak aurkezteko eskumena, bere webgunea eta edukiak bidegabe erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik. Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiak zuzenduko du. Edozein eztabaida sortuz gero, alderdiek arbitrajearen mende jarri ahal izango dituzte beren gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo ahal izango dute, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO SAk Bizkaian (Espainia) du egoitza.