IBILek fidagarritasuna eskaintzen du, 10 urte baino gehiagoko esperientzia baitu Espainiako birkarga-puntuen sare handienerako teknologia garatzen eta sare hori operatzen.
Bezeroak dira bere berme onena: ingurumenarekin kontzientziatutako erakunde eta enpresa handiak, mugikortasun elektrikoan aitzindariak eta jasangarritasunarekin motibatuak.
Hona hemen zenbait erreferentzia:
Automobilgintza eta mugikortasuna
Automobilgintzaren sektorea da mugikortasun elektrikorako aldaketan eragin handiena duena. Marka garrantzitsuenek horren garrantzia aitortzen dute eta konfiantza jartzen dute IBILengan, mugikortasun jasangarriago baterantz gida ditzan.
Sektore publikoa
Administrazioak eta erakunde publikoak izan dira mugikortasun jasangarriaren alde egin duten lehenak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Energia eta zerbitzuak
Energia- eta zerbitzu-enpresek dagoeneko aprobetxatzen dute beren bezeroen mugikortasunerako soluzio integralak eskaintzeko aukera.
Enpresak
Enpresako flota duten gero eta enpresa gehiagok egiten dute mugikortasun elektrikoaren alde, eta modu jasangarriagoan gidatzeak berekin dakartzan aurrezki eta onura guztiak ikusten dituzte.
Aisialdia eta kontsumoa
Autoa aldi baterako aparkatuta egongo den leku batean ibilgailu elektrikoa kargatu ahal izatea aukera ona da. Premisa hori betetzen duten lekuak paregabeak dira birkarga-puntuak instalatzeko.