ERREGAI-ZERBITZUGUNEAK

Errepideko autonomia areagotzea

Mugikortasun berrirako energia-hornikuntza

Zerbitzuguneek beren eskaintza zabaldu dute eta mugikortasun elektrikorako zerbitzu berri bat eskaintzen diete bezeroei, aukera ematen diena hauetarako:

  • Bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko.
  • Diru-sarrera zuzenak nahiz zeharkakoak areagotzeko; esaterako, erabiltzaileek zerbitzugunean igarotzen duten denbora areagotzen delako.
  • Konpainiari berrikuntzarekin, digitalizazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako balioak emateko.

IBIL, Espainiako birkarga-teknologiaren eta -sistemen liderra

Espezializazioa

Repsolek, naizo-mailako liderrak, IBIL aukeratu du bere zerbitzuguneak elektrifikatzeko partner gisa. Ingurune horietan erakutsitako esperientziak eta bere sistema teknologikoek bermatzen dute hornidura eta erabiltzaileen gogobetetze-maila.

Bezeroak hala nahi izanez gero, zerbitzugunearen irudia jar daiteke birkarga-zerbitzuaren marka gisa. Azken erabiltzailearen begietara, ibilgailu elektrikoaren birkarga bere ohiko hornitzaileak eskaintzen duen beste produktu bat izango da.

10 urteko ibilbide honetan egindako garapenei esker, birkarga-zerbitzua azkar eta erraz txertatzen da zerbitzugunean. Giltza eskura erako proiektua izateaz gain, IBILek birkarga-negozioa erabat kontrolatzeko aukera ematen du.

Zure negozioan integratutako zerbitzua

Bermatuta dago birkarga-negozio osoaren kontrola; izan ere, zerbitzuguneak erabakitzen du bere merkataritza-politika, prezioari, fidelizatzeko promozioei edo karga-potentziari dagokienez. Hirugarrenek ez dute erabakirik hartzen energia-hornikuntzari buruz.

Erabiltzaileari egin beharreko birkarga-zerbitzuaren fakturazioa zerbitzugunearen sisteman integra daiteke. Hala, birkarga ohiko fakturan sartutako beste produktu bat bezala fakturatu ahal izango da, edo aplikazioaren bidez, mugikorrarekin ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita.

Ekipamenduak konektatuta daude IBILcloud hodeiko birkarga-plataformarekin. Horri esker, energia-datu eta kontsumo-estatistika guztiak eskura daitezke, denbora errealean.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

Karga ultra-lasterraren teknologiari esker, auto baten bateria kargatzeko denbora 6 minutura murriztu da.

Minutu gutxitan birkargatzeko aukerari eta kargatzeko prozesuaren erraztasunari (mugikorreko aplikazio baten bidez) esker, zerbitzuguneko erabiltzaileen esperientzia hobetu egiten da.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

Repsol: Espainiako birkarga ultra-lasterreko lehen zerbitzugunea

Lopidako (Araba) Repsolen zerbitzugunean kokatutako instalazioak aukera ematen du potentzia hori jasaten duten ibilgailu elektrikoak bost eta hamar minutu artean birkargatzeko (depositua normal betetzearen antzera).

Birkarga ultra-lasterreko sistema berria, gehienez 700 kW-ko potentzia duena (potentzia hori hornikuntza-puntu desberdinen artean bana daiteke, ibilgailuen karga-gaitasunaren arabera), aurrerapen handia da ibilgailu elektrikoaren erabilerarentzat, hiriarteko garraiobide gisa.

Erreferentziak

U Energia