HOTELAK ETA JATETXEAK

Mugikortasun elektrikoa geldiezina da

Aldaketaren parte izateko garaia da

Ibilgailu elektrikoen gidariek horiek birkargatzeko lekuak behar dituzte beren aisialdiaz gozatzeko orduan. Birkarga-zerbitzua eskaintzeak balio berezia ematen du; horrek bezeroak erakartzen ditu eta, gainera, lagungarria da negozioarentzat:

  • Bezero bakoitzeko diru-sarrerak areagotzeko, beren beharrei erantzuten dien zerbitzua eskainiz.
  • Mugikortasun garbirako jauzia egin duten egungo bezeroak fidelizatzeko.
  • Bilatzaileetan ikusgaitasun handiagoa izateko eta enpresa eguneratu, digital eta jasangarri gisa posizionatzeko.

IBIL da ibilgailu elektrikoentzako birkarga-zerbitzuak eskaintzen esperientzia handiena duen partnerra

Birkarga, zerbitzu gehigarri gisa

IBILek 10 urteko esperientzia du mugikortasun elektrikoan, eta dagoeneko garatutako eta probatutako teknologia erabiltzen du. Horri esker, birkarga-zerbitzua azkar eta eraginkortasunez ezar dezake edozein negoziotan.

Giltza eskura erako proiektua edozein kokapenetan eta edozein motatako birkarga-zerbitzuetan egin daiteke, negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz.

Birkarga-zerbitzua establezimenduaren politikaren arabera fakturatu ahal izango da, zerbitzu gehigarri gisa edo ohiko eskaintzaren prezioan sartuta. IBIL sistemek aukera ematen dute bezeroak fidelizatzeko promozioak aplikatzeko.

Negozioan integratuta

Azpiegitura online kudeatzen da, birkarga-ekipamendu guztiak IBILcloud plataformarekin konektatuta baitaude.

Denbora errealeko komunikazio horri esker, birkargari buruzko datu guztiak ikus daitezke. Bezeroak eremu pribatu bat du; bertan, ibilgailuen kargari buruzko datuak eskura ditzake, eta esporta daitezkeen estatistikak eta txostenak sortu.

IBIL teknologiari esker, azpiegitura optimiza daiteke, ibilgailuei entregatzen zaien energia modu eraginkorragoan kudeatzen baita, birkarga gehieneko potentziara egiten dela bermatuz eta, betiere, gainerako instalazioei eragin gabe.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.

Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo erabiltzaile-txartelaren bidez sar daiteke sarera, eta birkarga-zerbitzua erraz-erraz fakturatzen da app-etik, txartel bidez ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita, edo hileko fakturazioaren bidez. Kontsumo-datuak eta fakturak une oro daude ikusgarri erabiltzailearen eremu pribatuan.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

Azken miliako banaketa furgoneta elektrikoekin

2005etik, Supermercados Condis enpresak agerian utzi du ingurumenarekin duen konpromisoa, mugikortasun jasangarriko proiektuen bidez.

Gaur egun, 5 basetan banatutako 9 birkarga-puntu ditu. Mota horretako birkarga-zerbitzuari esker, denbora aurrez dezakete; izan ere, ibilgailuak gauez kargatzen dituzte eta, hala, egunez prest daude entregak egiteko. Inbertsio-kostuetan aurrezteaz gain, langileek mota horretako furgoneten arintasuna, azelerazioa eta zaratarik eza nabarmendu dituzte.

Erreferentziak