IBILcloud
Kudeaketa-tresna, CRM eta business intelligence sistemarik eraginkorrena.
% 100 konektagarria beste sistema batzuekin.
Malgua eta moldagarria ingurune publiko eta pribatuetara.
Gure teknologiari esker, aplikaziorik onenak eskaini ahal dizkiegu IEen erabiltzaileei
App-a
Aplikazio mugikorrari esker, erabiltzailearentzat oso erraza da ibilgailua birkargatzea.
Birkarga-puntuak mapan aurki daitezke, bilaketa eginez karga edo konektore motaren arabera. Gainera, erreserba egin daiteke, birkargatzeko lekua ziurtatzeko.
Kreditu-txartelaren bidez ordaintzen da, eta behin erregistratuta, Estatuko puntuen sare handienera sartzen da. Faktura eta kontsumo-datuak edozein momentutan eskuratu daitezke.
Erabiltzailearen web eremua
Erabiltzaileen web eremua bezeroen eremu pribatua da, eta bertan, birkargei buruzko informazio garrantzitsua erakusten da.
Oso tresna baliagarria da flota-kudeatzaileentzat, kontsumoei buruzko txosten esportagarriak lortzea ahalbidetzen duelako, data, txartel, ibilgailu edo erabilera motaren arabera bilaketa eginez; gainera, birkarga bakoitzaren kurba aztertzea ere ahalbidetzen du.
Espazio honek erabiltzaileak sortu eta kudeatzeko aukera ematen du, baita erregistroko datuak kontsultatzeko ere.
BLZ, 24X7
Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua egunean 24 orduz eta asteko 7 egunetan ematen da, eta, horrela, erabateko prestasuna eta erabilgarritasuna eskaintzen du.
Birkargatzeko ekipamenduak kontrol-zentroan denbora errealean konektatuta daudenez, gure taldeak urrutitik konpon ditzake gorabeherak, hau da, teknikaria bidali beharrik gabe eta erabiltzaileek itxaron beharrik gabe.
IBILcloud-ek Europako sarerik handienetarako konexioa ahalbidetzen du.
Horrela, erabiltzaileek birkarga-puntuak erabil ditzakete, erraz eta erosotasunez.
Gure proiektuei buruzko informazioa eta ibilgailuen birkargako zure negozioa abiarazteko aholkularitza behar baduzu, harremanetan jarri gurekin.
Zure enpresaren beharrizanei erantzuteko soluzioak eskaintzen ditugu, zure ibilgailuen birkargatik hasi eta energia-kudeaketara edo elkarreragintasun-zerbitzuetara arte.