I+G PROIEKTUAK

IBILen teknologia sailak eginkizun hauek ditu:  terminalen diseinuan lan egiten du, haien ergonomia eta erabilgarritasuna hobetzeko; ibilgailuen jokaera aztertzen du, birkarga-kurben bidez; softwarearen eguneratzeak zehazten ditu merkaturatzen diren modelo berrientzat; elkarreragingarritasun-prozesuak diseinatzen ditu beste kudeatzaile batzuekin; eta floten kontsumoa optimizatzen du, esaterako, potentziaren kudeaketaren bidez.

Gaur egun, IBILek parte hartzen du Europako proiektu desberdinetan, esaterako, karga ultra-lasterreko E-VIA FLEX- E edo CIRVE proiektuetan, birkarga lasterreko eta ultra-lasterreko  azpiegiturak hedatuz ibilgalu elektrikoen erabilera sustatzeko.

UFC (Ultra Fast Charge) proiektua​

UFC (Ultra Fast Charge) proiektua ibilgailu elektrikoetarako lehenengo birkarga-estazioa da, eta horren bidez, birkarga ultra-azkarreko estandarrak (CCS) baimendutako gehieneko potentzia lor daiteke; hortaz, Europako potentziarik handieneko birkarga-terminalak ditu. Abanto-Zierbenako Ugaldebieta erregai-zerbitzugunean –Repsol taldekoa– dago, eta berrikuntzaren adibide argia da, zeren eta, horren bidez:

  • Gehieneko potentzia jasaten duten ibilgailuen bateria 5 eta 10 minutu artean birkarga daiteke(gasolina hartzeko erabili ohi den antzeko denbora). ​
  • Lau terminal dauzka, banaka 400 kW-raino emateko gai direnak, CCS estandarraz, eta 100 kW-raino, ChaDeMo estandarraz.​
  • Konektatuta egon daitezkeen lau ibilgailuen artean instalazioan erabilgarri dagoen potentzia modu hoberenean banatzea bermatzen da, instalazioaren DC bus arkitektura dela bide.​
  • Sorkuntza berriztagarri banatua integratzea eta energia metatzea ahalbidetzen ditu instalazioak; hots, eguzki-panelak eta metatzea hainbat helbururekin erabil daitezke, hala nola, sare elektrikoaren beharrezko potentzia optimizatzeko, berriztagarriak erabat sartuz sistema elektrikoa egonkortzen laguntzeko, edo energia hori sare elektrikora une egokian botatzeko. Eta hori guztia, birkarga ultra-azkarreko zerbitzuak dirauen bitartean. ​

IBIL izan da proiektu horren buru, hori sortu, zehaztu eta burutzerakoan, eta orain horren azpiegituraz arduratzen da. Alde elektrikoari eta elektronikoari dagokienez, Ingeteam-ek fabrikatu ditu inbertsoreak eta birkarga-terminalak, eta Ormazabal-ek transformazio-zentroa eta erdi-tentsioko aparatuak hornitu ditu. Instalazio aintzindari horretan, teknologiaren eta hornitzaileen % 100 nazionalak dira.

Deskargatu: UFC proiktuaren gidaliburua​

Karga ultra-lasterreko esperientzia: E-VIA FLEX-E proiektua Italian, Frantzian eta Espainian.

Proyecto E-via flex-e

VIA FLEX-E proiektuaren barruan, karga ultra-lasterreko 14 instalazioko sare pilotu bat hedatzea aurreikusten da Espainiako, Frantziako eta Italiako garraio-korridoreetan. IBIL, Espainiako parte-hartzaile bakarra den aldetik, teknologia horren arloan enpresa aitzindarietako bat da.

Gainera, proiektuak hauek partekatu nahi ditu: batetik, praktikarik onenak sarearen hedapenean, eta bestetik, proiektu pilotuan azpiegitura instalatzearen, mantentze-lanak egitearen eta abiaraztearen ondorioz izandako esperientzia teknikoak.

Proiektua abian jartzeko, IBIL harremanetan jarri da birkarga ultra-lasterreko sistemen hornitzaile batzuekin, 300 kW-tik gorako potentziako ekipamenduak hornitzeko gai direnekin.

Europar Batasunak CEF funtsen bidez diruz lagundutako proiektua (Connecting Europe Mechanism).

Europar Batasunak CEF funtsen bidez diruz lagundutako proiektua (Connecting Europe Mechanism).

CIRVE proiektuaren koordinazioa: korridore iberiarraren proiektua

Proyecto CIRVE

Europa iberiarreko (Mediterraneoa eta Atlantikoa) korridoreetan kokatutako birkarga lasterreko 40 puntu multiestandar hedatzeko azterlan pilotua, arreta berezia jarrita Portugal, Espainia eta Frantziako mugez gaindiko aldeetan. Proiektu honetan, IBIL jarduera hauen buru aritzen da:

  • 1. jarduera: Koordinazioa: IBILek koordinazio-lana egiten du, proiektuaren ezarpen teknikoa, administratiboa eta finantzarekin lotua bermatzeko.
  • 2. jarduera: Betekizun teknikoak: IBILek artea sakon aztertu du merkatuan dauden karga lasterreko produktuei dagokienez, eta CIRVE proiektuan erabiliko diren kargagailuetarako baldintza teknikoak ezarri ditu.

Europar Batasunak CEF funtsen bidez diruz lagundutako proiektua (Connecting Europe Mechanism).

 Europar Batasunak CEF funtsen bidez diruz lagundutako proiektua (Connecting Europe Mechanism).

AIGeCo proiektua

AIGeCo proiektuaren helburu nagusia da ikertzea eta teknologiak garatzea, kudeaketa energetikoaren gaineko prozesuaren balio-kate guztia (agregatzailea, birkarga-kudeatzailea, komunikazio-operadorea, ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak, software-garatzailea) betetzen duen euskal enpresa-talde bat koka dadin,  energia elektrikoaz hornitzeko zerbitzu berriak eman ditzan, hain zuzen ere, kontsumitzaileek beren hornikuntza elektrikoaren kontrola hartzea, beren energia lokalki modu berriztagarri, garden eta seguruan sortzea eta beren artean, agregazio birtualeko mekanismoen bidez, energia-soberakinak trukatzea errazten dituen agertoki batean.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu duen proiektua (HAZITEK Programa) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER).

Logos FEDER y Gobierno Vasco

AIGeCo II proiektua

Aigeco II proiektuaren (sorkuntza eta kontsumo elektrikoen agregatzaile adimenduna, bezeroen parte-hartze aktiboa tarteko duena) abiapuntua Hazitek estrategikoa Aigeco (2017-2019) izeneko proiektuaren jarduerak eta emaitzak dira. Proiektu haren helburua da agregazio adimenduneko sistema berria garatzea, eta horrek bazkideei energia elektrikoaz hornitzeko zerbitzu berriak emateko aukera emango die, bezeroa xede duen energia-esparru batean, baliabide banatuekin eta beste energia-kontsumo batzuen, batez ere ibilgailuaren, elektrifikazioarekin.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) diruz lagundutako proiektua.

Logos FEDER y Gobierno Vasco

eMovLab

eMovLab

eMovLab proiektuaren helburu orokorra, euskal industria –industria-ahalmen berriekin lidergoari eutsita– etorkizuneko mugikortasun jasangarriko agertoki berri baterantz igarotzea ahalbidetuko duten teknologia berritzailea eta negozio berriak sortu eta garatzea bezala adierazten da.

Eta helburu orokor hori, berariazko helburu hauetan oinarrituta antolatzen da:

  • Ibilgailuetan nahiz energia-hornikuntzan sistemak eta osagaiak ekoizteko industria-prozesu onenekin trebatzea.
  • Produktu eta negozio-eredu berriak garatzea, ibilgailu elektrikoen birkarga errazteko eta hori erosoago, merkeago eta eraginkorrago egiteko.
  • Produktuaz nahiz horren ekoizpenaz konponbide berritzaileak proposatzeko gai izatea.
  • Tier 1 bezala kokatu ahal izateko sistema osoak garatzeko aukera izatea.
  • Produktu edo plataforma gurpilduna izatea, negozio-eredu aurreragoen oinarri izan dadin.
  • Sortze berriztagarrian eta biltegiratzean oinarritutako sistema energetikoak diseinatzea, hain zuzen, mugikortasun-sistemen eta prozesuen behar energetikoak modu moldagarrian emateko gai direnak.
  • Ibilgailuen konektibitatearekin loturiko produktuak eta zerbitzuak garatzea eta beste elementu publiko eta pribatuekiko elkarrekintza sustatzea, mugikortasuna osorik hobetzeko.
  • Mugikortasun-dinamiken arabera datu garrantzitsuak eta baliotsuak kudeatzea, mugikortasunarekin loturiko sistemei eta egileei informazioa eta zerbitzu aurreratuak emateko eta, gainera, negozio-aukera berriak ager daitezen ahalbidetzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu duen proiektua (HAZITEK Programa) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER).

Logos FEDER y Gobierno Vasco

e-WASTE

Proiektu horren bidez, hondakinak biltzeko sistema berria eskainiko zaie hiriei. Sistema hori jasangarria da ingurumenaren aldetik eta elektromugikortasun-teknika berrien ikerketan oinarrituta dago. Izan ere, teknika horien ondorioz, kamioi hibrido berria sortuko da, eta horrek algoritmo adimendunak erabiliko ditu hiriguneen barruan % 100 elektrikoa izango dela bermatzeko. Gainera, jendearen eskura kargatzeko azpiegiturak jartzeari esker, proiektuak jasangarritasunean, eraginkortasunean eta energia garbiaren erabileran oinarritutako hiri-garapena sustatuko du, horiek baitira Smart City kontzeptuaren funtsezko euskarriak.​

Bestetik, proiektu hori garatzeari esker, Estatuan nahiz nazioartean industria-ibilgailu astunentzako kargaguneak instalatzeko behar diren ezagutzak eskuratuko dira. Helburu hauek lortu behar dira:​

  1. Biltegiratze-sistema iraunkorragoak, motorraren kontrol eraginkorragoa eta trakzio eta HW sistema optimizatua izango dituen ibilgailu industrial hibridoa lortzeko teknologiak garatzea.​
  2. skariaren araberako kargatzeko sistema berria, publikoa, elkarreragingarria eta kudeatua, karga-potentzia handitu eta hobetuko duena, flotekin koordinatutako energia-kudeaketa optimizatuarekin.​

Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF)finantzatzen dute. ​

Logos FEDER y Gobierno Vasco

CASIOPEA

Proiektu honen helburu nagusia da protokolo irekiko muturrik muturrerako konponbide bat ikertu eta garatzea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko Plug and Charge (PnC) teknologiaren erabilera bidera dezan. Garapen horiek barne hartuko dituzte, alde batetik, ibilgailu elektrikoa bera eta, bestetik, kargagunea eta karga- eta mugikortasun-azpiegituraren operadoreak, azken horiek, ibilgailu elektriko baten erabiltzailearen erabilera eta egin beharreko kudeaketak errazteko.​

Hauei esker, kargaren ekosisteman informazioa trukatzen duten eragileen artean konfiantzazko harremana sortu ahal izango da:

  • Gako publikoko azpiegitura (PKI), neutral eta irekia, sortzea, ibilgailu elektrikoak kargatzeko eremuan ziurtagiri digitalak kudeatzeko.​
  • Ziurtagiri horien artean truke-modu bat zehaztea.​

Horri esker, komunikazioak seguruagoak izango dira, eta horrek etorkizunean erabilera-kasu berriak izateko aukera emango du. Proiektu hori PnC (Plug and Charge) funtzionalitatera bideratuko da.​

PnC bidez, erabiltzaileak erabilera-esperientzia “garbia” izango du, eta TdR-ekiko interakzio bakarra ibilgailua kargagunera konektatzea izango da.​

Logos FEDER y Gobierno Vasco

MULTIHUB

Partzuergo bat eratu da MULTIHUB proiektua burutzeko, asmo honekin: elektromugikortasuna sustatzea, erabiltzaileek erraz eskura ditzaten ibilgailu anitzeko karga-azpiegitura berriak, erabilgarriak, eraginkorrak, jasangarriak eta seguruak. MULTIHUB proiektuan helburu hauek identifikatu dira:​

  1. Garraio jasangarria eta zero isuriko ibilgailuak, publikoak nahiz pribatuak, sustatzea, erabiltzaileei ibilgailu anitzeko kargaguneak eskura ditzaten erraztea.​
  2. Kargaguneko operazio energetikoa optimizatzea, eskariaren iragarpenari eta tokiko sorkuntzari esker.​
  3. Ibilgailu elektrikoentzako kargaguneen eta elektromugikortasunarekin loturiko zerbitzuen negozio-eredu berriak sor daitezen sustatzea, hala nola “Vehicle-as-a Service”.​
  4. Energia-eraginkortasuna % 15 handitzea, kargagailu berriak garatzeari esker: teknologia aurreratua dutenak, sorkuntza banatuko mikrosare baten barruan daudenak eta energiaren kudeaketa optimizatua dutenak.​
  5. ​Zerbitzuan eragina izan dezaketen zibererasoen % 80 goiz detektatzea.​
  6. Gizarteak ibilgailuaren elektrifikazioa har dezan erraztea, eta, horretarako, konponbide seguruak eta erabiltzaileen beharretara egokitutakoak eskaintzea.

Logos FEDER y Gobierno Vasco