Mugikortasun-aldaketan sistemaren segurtasuna eta jarraipena bermatzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, biltegiratze- eta kontrol-soluzioak eta puntu guztiak kudeatzeko gaitasuna ematen duten soluzioak garatzen ditugu. Etengabeko hobekuntzaren ikuspegia 3 jardun-arlotan aplikatzen dugu:
Birkarga mota desberdinetarako diseinatutako ekipamenduak, erabiltzaileen esperientziaren hobekuntzan oinarrituak.
KARGA ULTRA-LASTERRA
Kargaren denbora: 6 min inguru.
Ekipamenduk batez ere zerbitzuguneetan daude instalatuta, errepidean karga publikoko zerbitzua eskaintzeko. Nazio-mailan teknologia paregabea da, eta 400 kW-ko potentziara arteko kargaren denbora nabarmen laburtzen da.
KARGA LASTERRA
Kargaren denbora: 25 min inguru.
Bide publikoan edo zerbitzuguneetan instalatuta egoten da. Arlo pribatuan ere erabiltzen da, ibilgailuak asko aldatzen dituzten enpresetan. Korronte zuzeneko ekipamenduak dira, 50 kW-ra artekoak, eta korronte alternoan 43 kW-ra artekoak, konektore estandarrekin.
CARGA NORMAL
Ohiko karga
Ibilgailua denbora luzean aparkatuta duten kokaleku publiko eta pribatuei zuzenduta dago.
Korronte alternoan, 22 kW-ra arteko ekipamendu hauek behar diren konektore eta potentziak izan ditzakete. Modelo guztiak, bai lurrekoak bai hormakoak, kanpoalderako nahiz barnealderako egokiak dira.
MOTORREN KARGA
Kargaren debora: 1 ordu inguru.
Leku publiko eta pribatuetan instalatzen da, motorrak eta ziklomotorrak birkargatzeko. Konektorearen gehieneko potentzia 2,3 kW-koa da, eta schuko motako harguneen kopurua aldatu egin daiteke, karga-beharrizanen arabera.
Kokagune bakoitzari dagokion instalazio elektriko optimizatua.
Proiektua planifikatu eta garatzen dugu, kokalekuaren azterlanetik eta sarearen diseinutik proiektua legeztatu eta abiarazi arte.
Espezializatuta
gaude biltegiratzean, potentziaren kudeaketan, karga ultra-lasterrean…
Dimentsio guztiak,
garaje partikularretatik hasi eta sareak jartzeko soluzioetara arte
Giltza
eskura erako proiektua
Merkatuko bemerik onena, azpiegitura zerbitzu bat bezala erabiltzen delako:
Konektatua
Puntu edo sare guztiak konektatuta daude denbora errealean gure kontrol-zentroarekin.
Sare guztia energia-kontroleko sistemaren operadorearekin konektatuta dago.
Malgua
OCPP protokoloa erabiltzen duen edozein terminal sar dezakegu gure plataforman.
Birkargarako sarbidea zenbait autentifikazio- eta kobrantza-metodoren bidez egiten da: RFID txartelak, mugikorreko aplikazioa edo banku-txartelaren bidezko ordainketa.
Fidagarria
Birkarga-zerbitzuaren fidagarritasun handiena bermatzen dugu. Gure mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileek zerbitzua eskuragarri egotea bermatzen dute.
Birkarga-puntuen egoeraren mapa dinamikoak dauzkagu. Softwarea konfiguratu eta eguneratzen dugu, eta ekipamenduetan urrutitik eragin ahal dugu.