KONTZESIONARIOAK ETA TAILERRAK

Kontzesionarioak eta tailerrak

Mugikortasun-aldaketaren erraztaile

Automobilgintzaren sektorea da mugikortasun-aldaketan inplikazio handiena duena. Ibilgailu elektrikoei lotutako zerbitzuak, bateriak birkargatzea barne, hazkuntzarako aukera bikaina dira, eta aukera ematen dute hauetarako:

  • Negozioa handitzeko eta diru-sarrerak areagotzeko, produktuen eskaintza berriari esker.
  • Egungo bezeroak fidelizatzeko eta berriak erakartzeko.
  • Mugikortasun jasangarri, eguneratu eta digitalerako aldaketa sustatzeko.

IBILek negozio bakoitzarentzako soluzio onena eskaintzen du

Esperientzia handia

IBILek 10 urte baino gehiago daramatza birkarga-teknologia garatzen, eta esperientzia du markei laguntzen, kontzesionarioak lehenengoz elektrifikatzen eta birkarga-ekipamenduak homologatzen hasten direnetik.

Soluzioak egiten dira edozein beharren neurrira. Martxan dituen 1.800 ekipamenduetatik gora abian jartzeko, bezeroen eskakizunei erantzuna eman dieten proiektuak egin dira.

Etxerako soluzioak partikularrentzat, familia bakarreko edo komunitateko garajeentzako soluzioak, instalazio handiak eta potentzia kudeatzeko behar handiak dituzten enpresak… Gainera, Espainiako birkarga-puntuen sare handiena zabaltzen eta operatzen du, aldi berean.

Zerbitzu integratua

Mugikortasun elektrikoari lotutako negozio berrietan birkarga-zerbitzua kudeatzea eta txertatzea errazagoa da, IBILcloud plataformaren optimizazio teknologikoari esker.

Plataforma horren muina IBIL kontrol-zentroa da, eta bertara konektatuta daude operazio-puntu guztiak; azpiegiturak urrutitik kudeatzeko eta birkarga-datuak hodeitik eskuratzeko aukera ematen du, edozein unetan eta edozein lekutatik. Garapen horiei esker, erraza da birkarga-zerbitzuen fakturazioa bezeroaren ohiko sisteman integratzea.

Gainera, plataforma CRM indartsu bat eta negoziorako adimen-tresna da, eta, horren bidez, bezeroak kontratatutako zerbitzuen egoera kontsulta daiteke, baita entregatutako energiaren estatistikak eskuratu ere, iragazki desberdinekin eta esporta daitezkeen txostenekin.

Erabiltzaileentzako esperientzia onena

IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.

Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo erabiltzaile-txartelaren bidez sar daiteke sarera, eta birkarga-zerbitzua erraz-erraz fakturatzen da app-etik, txartel bidez ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita, edo hileko fakturazioaren bidez. Kontsumo-datuak eta fakturak une oro daude ikusgarri erabiltzailearen eremu pribatuan.

IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.

Talleres Luis Santamaría, mugikortasun elektrikorako zerbitzuak eskaini dituen lehen enpresetako bat

Talleres Luis Santamaría enpresak negozio-aukera ikusi du mugikortasun jasangarrian, eta dagoeneko bereizi da bere lehiakideetatik; izan ere, bere tailerra egokitu du, ibilgailu elektrikoei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Halako ibilgailuentzako tresna espezifikoen gune bat jarri du eta birkarga-ekipamendu bat instalatu du; hala, bere eskaintza zabaltzea eta horren balioa areagotzea lortu du, bezeroak erakartzeko eta lehendik dituenak fidelizatzeko.

Erreferentziak