Enpresa handiak ari dira negozioa mugikortasun berrira egokitzen
Mugikortasun elektrikoa geldiezina da; ibilgailuen eskaintza gero eta handiagoa da, eta automobilgintzako garapen berriek lotura dute teknologia honekin. Bestetik, errekuntza bidezko ibilgailuek hirietara sartzeko dituzten mugak eta araudi berriak direla eta, gero eta jende gehiagok egiten du bat mugikortasun jasangarriarekin, horren abantailez gozatzen hasteko:
- Denbora eta dirua aurreztea kontsumo txikiagoa duten eta mantentze-lan gutxiago behar duten ibilgailuekin.
- Posizionamendua irabaztea, enpresa berritzaile, jasangarri eta digitalizatu gisa.
- Enpresek laneko giro hobea (zaratarik eta kutsadurarik gabea) sortzeko duten erantzukizuna betetzea, eta mugitzeko modu hori erabiltzen duten langileei bizitza erraztea.
Flota elektrikoa birkargatzeko erantzun teknologikoa
Enpresara egokitutako soluzioa
IBILek edozein beharren neurrira eginiko soluzioak eskaintzen ditu, hasi enpresaren flota elektrifikatzetik eta langile edo bisitentzako birkarga-zerbitzuetaraino. Martxan dituen 1.800 ekipamenduetatik gora abian jartzeko, bezeroen eskakizunei erantzuna eman dieten proiektuak egin dira.
Edozein birkarga-teknologiatarako azpiegitura garatzen du, beharrezko ezagutza aplikatuz, instalazioak potentzia kudeatzeko ekipamendu adimendunekin optimizatzeko.
IBILek zerbitzu-bermerik onena eskaintzen du, hala korporazio handientzat nola enpresa txikientzat.
Flotaren eta kontsumoen kontrola
Azpiegitura online kudeatzen da, birkarga-ekipamendu guztiak IBILcloud plataformarekin konektatuta baitaude.
Denbora errealeko komunikazio horri esker, birkarga-datu guztiak eskura daitezke, eta hori tresna oso erabilgarria da flota eta kontsumoak kontrolatzeko.
Bezeroak eremu pribatu bat du; bertan, flotaren kudeatzaileak eta erabiltzaileek ibilgailuen kargari buruzko datuak eskura ditzakete, informazioa proiektuen edo gidarien arabera multzokatu eta esporta daitezkeen estatistikak eta txostenak sortu.
Erabiltzaileentzako esperientzia onena
Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo txartelaren bidez sartzen da birkarga-sarean eta ibilgailua ekipamendu azkar, fidagarri eta ergonomikoekin konektatzen, zeinak enpresa baten egunerokotasunerako pentsatuta baitaude.
Gainera, IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.
IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.
Nazioarteko handizkako ehun-enpresa
Ekipamenduak eta zerbitzuak hornitzea, instalatzea eta horien mantentze-lanak egitea bere egoitza korporatiboan eta Espainiako geografiako hainbat probintziatan dituen zortzi plataforma logistikoetan, ekipamenduen % 97 baino gehiagoko erabilgarritasunarekin.
Etengabe zabaltzen ari den birkarga-sarea du, eta IBILek laguntza eta aholkularitza ematen dio konpainiari mugikortasun elektrikoaren arloan erabakiak hartzeko garaian.