Pribatutasun politika

Gure erakundean Datuak Babesteari buruzko Europako 679/2016 Arautegira eta  Norberaren Datuak babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitu ditugu gure protokoloak eta pribatutasun-politikak, tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen gaituztelako.

 

1.- NOR DA DATU TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO S.A. sozietatea, ENPRESA-PARKEA ABANTO-ZIERBANA, EIC eraikina 0  pisua– IBIL Hiribidea Serantes nº2 48500 Abando-Zierbana BIZKAIA helbidea duena, arduratzen da zure datuak behar bezala tratatzeaz. Datu-tratamendu horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: rgpd@ibil.es.

 

2.- ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?

IBIL GESTOR DE CARGA DE VEHICULO ELECTRICO S.A. sozietatean  dihardugunok helburu hauekin tratatzen ditugu interesdunek harremanetarako inprimakiaren bitartez ematen dizkiguten datuak:

  • Erabiltzailearekin sinatzen ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzeko.
  • Gure produktu edota zerbitzuekin loturiko eskabideak izapidetu eta kudeatzeko.
  • Produktu edota zerbitzuen gaineko publizitate- edo sustapen-informazioa bidaltzeko.
  • Sare sozialetan erabiltzeko (hala nola, LinkedIn).

 

 3.- ZEIN DA DATUAK TRATATZEKO LEGEZKO OINARRIA?

Harremanetarako inprimakiaren bidez eman dizkiguzun datuak erabili egin behar dira erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Edonoiz aurre egin ahal izango diozu datuen erabilerari eta, beraz, datuei buruzko edozein kudeaketa bertan behera utzi, eta zure datuak legeak ezarritako denboraldian bakarrik geratuko dira blokeatuta. Jakinarazten dizugu baimenik ematen ez baduzu gerta daitekela zerbitzurik ematea ezinezkoa izatea.

 

4.- DATUAK JAKINARAZTEA

Hasiera batean, beste batzuei ez zaie daturik emango, legeak agintzen ez badu behintzat.

Baina zure datuak Taldeko beste erakunde batzuekin partekatu eta horiei eman ahal izango dizkie gure erakundeak, pribatutasun-politikaren 2. atalean xedatutako helburuekin.

Halaber, zure datuak lagundu edo euskarri ematen diguten zerbitzu-emaileei eman ahal izango dizkiegu, baita akordioren bat sinatu dugun kanpo-laguntzaileei ere.

 

5.- DATUAK GORDETZEA

Datuak bildu diren helburua betetzeko behar den denboraldian bakarrik gordeko ditugu zure datuak, kontratu-lotura batek badirau, legezko betekizun batek horrela agintzen badu edo zure datuak tratatzea eragozten gaituen eskubiderik egikaritzen ez baduzu.

 

6.- NOLA EGIKARI DITZAKET NIRE ESKUBIDEAK?

Eskubideen titularra zarenez, zure datuen kontrola dagokizu eta, hortaz, edonoiz egikari ahal izango dituzu zure eskubideak; horretarako, gure helbide elektronikora (rgpd@ibil.es) mezu bat bidali beharko duzu.

Eskubide hauek dagozkizu:

  • Zure datuak eskuratzeko – Erakunde honek tratatzen dituen zure datuak kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Zure datuak zuzentzeko – Zure datuak zuzenak ez badira, horiek aldatu ahal izango dituzu.
  • Zure datuak ezabatzeko – Zure datuak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Zure datuei aurka egiteko – Zure daturen bat ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko – Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Zure datuen eramangarritasunerako – Jakinarazi dizkiguzun edo gure kontratu-loturaren bidez lortu ditugun zure datuak jaso ahal izango dituzu, baita beste erakunde bati jakinarazi ere.

 

Erabiltzaileei jakinarazten zaie baimena edonoiz kentzeko eskubidea dutela, eta horrek ez duela eraginik izango baimena kendu aurretiko adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie Datuak Babesteko Kontrol Agintaritza eskudunean erreklamazio bat aurkeztu ahal dutela, batez ere, eskubideak egikaritzean pozik gelditu ez badira.