Negozio-aukera berri bat
Bezeroarentzako eskaintza tradizionala zabaldu egiten da, etxeko eta kaleko birkarga sinplifikatzen duen zerbitzu integral bat eskaini ahal zaiolako:
- Bezeroak fidelizatzea errazten du eta diru-sarrerak areagotzen ditu.
- Bezero berriak erakartzen ditu, zerbitzu bereizgarria eskainiz.
- Bezeroarentzat hain erakargarria den zerbitzu bat zure markarekin eskaintzeak berrikuntzarekin, digitalizazioarekin eta jasangarritasunarekin lotutako balioak ematen dizkio konpainiari.
Enpresa handiei mugikortasun elektrikoaren negozioa garatzeko aukera ematen dien soluzioa
Zerbitzu berriak, bezero berriak
Bezeroek errazago kontsumitzen dute produktu berri bat beren ohiko konpainiak eskaintzen badu. IBILekin, birkarga-zerbitzuak bezeroaren markaren irudia darama; hortaz, bermatuta dago negozioan integratuta geratzen dela, erabiltzaileari begira.
Soluzioa garatuta dago; hortaz, berehala jartzen da abian. IBILek, mugikortasun elektrikoaren arloan izan duen 10 urteko ibilbidean, soluzio onenak garatu ditu, hala esparru publikoan nola pribatuan. IBILek bere sistemak erreplikatzen ditu, birkarga-zerbitzua hobetuz; izan ere, merkatuan garatutako azken aplikazioak eskain ditzake, bezeroaren markarekin, azkar eta kostu txikiarekin, teknologia lehendik garatuta eta probatuta dagoelako.
Negozioan integratutako zerbitzua
Bermatuta dago birkarga-negozio osoaren kontrola; izan ere, bezeroak erabakitzen du bere merkataritza-politika, prezioari, fidelizatzeko promozioei edo karga-potentziari dagokienez.
Birkarga-puntuak online kudeatzen dira, ekipamenduak IBILcloud hodeiko birkarga-plataformako ekipoekin konektatuta baitaude. Konexio horri esker, kontsumo-datuak eskuragarri daude denbora errealean, txostenak eta estatistikak eskuratzeko aukerarekin.
Gainera, IBILcloud plataforma CRM indartsu bat eta bussiness inteligence-erako tresna da; horrek eskaintza segmentatzea eta produktu berriak garatzea ahalbidetzen du, bezeroen informaziotik abiatuta.
Erabiltzaileari egin beharreko birkarga-zerbitzuaren fakturazioa bezeroaren ohiko sisteman integratu ahal izango da.
Erabiltzaileentzako esperientzia onena
IBILek herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da. Esparru pribatuan, ekipamendu adimendun eta konektatuen aukera zabala eskaintzen du, kokapen bakoitzeko behar zehatzei erantzuteko.
Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo erabiltzaile-txartelaren bidez sar daiteke sarera, eta birkarga-zerbitzua erraz-erraz fakturatzen da app-etik, txartel bidez ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita, edo hileko fakturazioaren bidez. Kontsumo-datuak eta fakturak une oro daude ikusgarri erabiltzailearen eremu pribatuan.
IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.
Sarea jartzea, negozio jasangarria sustatzeko lehen pausoa
U Energía nazio-mailako energia elektrikoaren merkaturatzaile eta telekomunikazio-operadorea da; helbide soziala eta egoitza nagusia Balear Uharteetan ditu.
Orain ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen sare bat jartzen hasi da Mallorcan. Lehen puntua Sóllerren jarri du, Marina hoteleko bezeroei zerbitzu emateko. Proiektu horrekin, U Energíak pauso bat gehiago ematen du energia berriztagarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak sustatzeko bere apustu argi eta sendoan.
Uharteko lehen karga-zerbitzugunea da, baina gehiago ere jarriko dira, bertako biztanleei eta kanpotarrei zerbitzu emateko. Instalazio bakoitzak modu independentean funtzionatzen du eta urrutitik kontrolatzen da, alokatzaileak esku hartu behar izan gabe eta konplikaziorik gabe.