Mugikortasun-aldaketaren funtsezko eragileak
Automobilgintzaren sektorea da mugikortasun-aldaketan inplikazio handiena duena. Ibilgailu elektrikoei lotutako zerbitzuak ematea, bateriak birkargatzea barne, hazkuntzarako aukera bikaina da, eta aukera ematen du hauetarako:
- Mugikortasun jasangarri, eguneratu eta digitalerako aldaketa sustatzeko.
- Bezero berriak erakartzeko.
- Negozioa handitzeko eta diru-sarrerak areagotzeko, produktuen eskaintza berriari esker.
IBIL: 2010etik, mugikortasun berriko partner onena
Esperientzia handia
IBILek 10 urte baino gehiago daramatza birkarga-teknologia garatzen, eta esperientzia du markei laguntzen, kontzesionarioak lehenengoz elektrifikatzen eta birkarga-ekipamenduak homologatzen hasten direnetik.
Soluzioak egiten dira edozein beharren neurrira. Martxan dituen 1.800 ekipamenduetatik gora abian jartzeko, bezeroen eskakizunei erantzuna eman dieten proiektuak egin dira.
Etxerako soluzioak partikularrentzat, familia bakarreko edo komunitateko garajeentzako soluzioak, instalazio handiak eta potentzia kudeatzeko behar handiak dituzten enpresak… Gainera, Espainiako birkarga-puntuen sare handiena zabaltzen eta operatzen du, aldi berean.
Zerbitzu integratua
Mugikortasun elektrikoari lotutako negozio berrietan birkarga-zerbitzua kudeatzea eta txertatzea errazagoa da, IBILcloud plataformaren optimizazio teknologikoari esker.
Plataforma horren muina IBIL kontrol-zentroa da, eta bertara konektatuta daude operazio-puntu guztiak; azpiegiturak urrutitik kudeatzeko eta birkarga-datuak hodeitik eskuratzeko aukera ematen du, edozein unetan eta edozein lekutatik. Garapen horiei esker, erraza da birkarga-zerbitzuen fakturazioa bezeroaren ohiko sisteman integratzea.
Gainera, plataforma CRM indartsu bat eta negoziorako adimen-tresna da, eta, horren bidez, bezeroak kontratatutako zerbitzuen egoera kontsulta daiteke, baita entregatutako energiaren estatistikak eskuratu ere, iragazki desberdinekin eta esporta daitezkeen txostenekin.
Erabiltzaileentzako esperientzia onena
IBIL zerbitzuak herrialdeko sare publiko handienerako sarbidea ematen du, eta birgarka ultra-lasterreko teknologia eskaintzen duen bakarra da.
Erabiltzailea mugikorreko aplikazioaren edo erabiltzaile-txartelaren bidez sar daiteke sarera, eta birkarga-zerbitzua erraz-erraz fakturatzen da app-etik, txartel bidez ordainduta eta erosketa-tiketa igorrita, edo hileko fakturazioaren bidez. Kontsumo-datuak eta fakturak une oro daude ikusgarri erabiltzailearen eremu pribatuan.
IBIL azpiegiturak hornikuntza-berme handiena eskaintzen du eta, gainera, bezeroen arretarako zerbitzu bat du (24x7x365), ekipamenduetan urrutira eta denbora errealean eragiteko aukerarekin, egon daitezkeen gorabeherak urrutitik konpontzeko.
OEM kontzesionarioen elektrifikazioa
2011tik, IBILek beste OEM batzuei lagundu die sarea elektrifikatzeko prozesuan, ibilgailu elektrikoaren lehen salmenta-puntuetan; horretarako, zenbait esparru-akordio egin ditu. Zerbitzu orokorra ematen die hala fabrikatzaileari nola kontzesionarioen sareari, batera lan eginez eskatzen dizkieten B2B eta B2C operazio guztietan.