Mugikortasunaren aldaketan inplikatutako eragileen beharrizanak ezagututa, ibilgailu elektrikoak birkargatzeko teknologia bi eremu nagusi hauetan garatu dugu:
Konektatutako
birkarga-azpiegitura
Birkarga-zerbitzuen
plataforma
Gure teknologia sailaren I+G proiektuek birkargaren 3 arlo hauek optimizatzen dituzte: abiadura, estaldura eta erabileraren erraztasuna.

Bezeroarentzako laguntza
IBILen, bezeroa eragiketa guztien erdigunean dago.
Merkatuaren garapenerako sailak negozio bakoitzaren betekizunak detektatzen ditu, birkarga-sarerik egokiena ezartzen laguntzeko.
Ibilgailu elektrikoen erabiltzaileak dira protagonistak, eta gure zerbitzuaren helburua haien beharrizanei erantzutea da.

Aholkularitza teknologikoa
IBILek bere esperientzia eta ezagutza jartzen ditu bezeroen zerbitzura, mugikortasun-aldaketa errazten duten neurrira egindako sareen eta negozio-ereduen garapena errazteko.
Proiektu bakoitza bakarra da, terminalen aukeraketatik instalazioetara arte, eta, bereziki, birkarga-zerbitzua kudeatzeko plataforma eta haren aplikazioari dagokionez. Negozioaren neurrira hartutako erabakiak dira, eta negozio bakoitzak bere beharrizanen arabera hartzen ditu horiekin lotutako erabakiak.

Giltza eskura erako proiektuak
Behin prozesua hasita, IBILek proiektua garatzeko talderik egokiena eratuko du; bestalde, bulego teknikoak proiektuaren fase bakoitza bete eta optimizatzen dela zainduko du, eta funtsezko gaien berri emango dio bezeroari.