KIDEAK

IBILek, sektoreaz eta teknologiaz duen ezagutzari esker, pertsonen mugikortasun elektrikoa errazten duten konponbideen katalizatzaile moduan jokatzen du.

Trantsizio energetikoan zeregin garrantzitsua izatea du helburu konpainiak, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, horretarako, ekosistema baten trakzio gisa dihardu; horretan, erreferente diren hornitzaile industrialen sare batekin ari da elkarlanean, lehen mailako teknologi zentroen eskutik, sistemaren jasangarritasuna bermatzearren; zeregin horretan, mugikortaun-aldaketan diharduten agente guztiei zerbitzurik onena eskaintzen die.

REE

IBILek eta Red Eléctrica sozietateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, ibilgailu elektrikoen karga ultra-lasterra sisteman txertatzeko.

Hitzarmen horren helburua Espainian mugikortasun elektrikoa sustatzea da, honako hauen bidez: birkarga ultra-lasterreko azpiegituren garapena, sistemaren egonkortasuna errazten duten tresna berrien garapena, eta V2G teknologiaren inpaktuaren analisia (teknologia horri esker, ibilgailuek energia sarera itzultzen dute).

Birkarga-puntuen hornitzaileak

IBIL, neurketa-eta control-arloetako industria-erreferenteekin batera, ekosistema baten liderra da, eta erreferente horiek sarea hedatzen eta erabiltzaileen esperientzia hobetzen laguntzen dute.

Industria- eta teknologia-arloetako zeharkako taldeek ikertzen dute zein diren industria-soluziorik onenak erabiltzaileen beharrizanei erantzuteko eta sistema elektrikoa eraginkorra izan dadin.

Lankidetza horren emaitza gisa, Europako hegoaldeko karga ultra-lasterreko lehenengo-birkarga puntua garatu da.

Automobilgintza

Marka nagusiekin dauzkagun lankidetza-hitzarmenei esker, informazio eguneratua daukagu merkatuan  erabiltzen diren ibilgailuei buruz. Horrela, IBILek gidariei autorik egokiena gomendatzen die, gidari bakoitzaren beharrizanen arabera.

Gainera, ibilgailu elektrikoa kontzesionario  batean eskuratu bada, bertan birkarga-soluzioa eskatu ahal izango da.